XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraingo gazte langabetuak esaten digu: Lanik ez daukat eta nazkatuta nago.

Noiz bota behar dugu hankaz gora gizarte eraketa hau?.

Oraingo langabeziaren ezaugarri bereziak hauek dira: - Ez da gose kontua, giza frustrazioa baizik.

Gazteek pentsatzen dute ez diegula parte ematen ogigintzan, arrantzan, eizetan.

Hitz batez, ez diegula gizon heltzen uzten.

- Bestalde, ez daukate ekonomian itxaropenik.

Konponketa ez, aldakuntza espero dute: gugandik urruntzen eta hondatzen dihoaz, etsipenez.

Zer erantzun behar diegu gure langabetuei, batez ere gure gazteei?.

2.- Teoria ekonomiko berriaren aurkezpena

Argitaratzeko dagoen UZEIko ekonomia hiztegian, lan bat aurkezten dut, Marx eta makroekonomia berria deitua (beste lantxo batez osatua, Aurrezkiaz).

Langabeziari buruzko lan honetan ere, hango teoria berberean oinarrituz ihardungo dut.

Eta teoria berri hori inportantea baino inportanteagoa dela uste izanik, bere aurkezpen berezia egiteko garaia heldu dela pentsatzen dut.

Ezjakinak eraginda hasi ziren nere ekonomiazko azterketak.

Bost urteko ekonomilari karrera bukatu, eta ekonomiaren oinarrien berri tutik ez nekiela atera nintzen Madrileko Fakultatetik.

Argi eta garbi nekien hori.

Eta gogo betez agindu nion neure buruari, bizitzan nere gogozko zerbait egiteko, astirik edukitzekotan ekonomiaren zientzia haseratik aztertzeari ekingo niola.

Asmo hura betez, Fakultatean entzun bai eta ezagutu ez nituen zientziaren maisu nagusi izan diren iturri berberetara jo nuen, beste bitarteko oro utziz: Adam Smith, Ricardo, Stuart Mill, Marshall, Keynes eta Marxengana jo nuen.

Azterketa horien ondorioz, oinarri berriak arkitu ditut, ekonomia guztiaren klabe eta kodigo direnak, zientzia honen sail guztiak zuzen irakurtzen jarriko gaituenak.

3.-Ekonomia berriaren oinarri berriak

Ekonomi berriaren oinarri berriak hauek dira:.